Dirulaguntzen programak

Tokiko dirulaguntzak

Udalek eta aldundiek hainbat dirulaguntza sustatzen dituzte energia-efizientziarekin eta ingurumenarekiko errespetuarekin lotuta. Proiektuak, azterlanak, planak eta/edo analisiak eginda,  zenbateko ekonomiko garrantzitsuak lor daitezke proiektu askoren bideragarritasunari laguntzeko.

Estatuko dirulaguntzak

IDAE-Energia Dibertsifikatzeko eta Aurrezteko Institutuak laguntza-programa zabala du, energia-efizientziarekin eta emisio kutsatzaileen murrizketarekin lotutako mota guztietako laguntzak biltzen dituena:

  • Eraikinen birgaitzea.
  • Lehendik dauden eraikin eta instalazioen berritze energetikoak.
  • Mugikortasuna eta ibilgailuak.
  • Energia-efizientzia industrian.
  • Ura gezatzea.
  • Kanpoko argiteriako instalazioak berritzea.
  • Energia berriztagarrien eta bestelakoen instalazioak.

Dirulaguntza autonomikoak

Autonomia-erkidego askok agentzia energetikoak dituzte, gobernu autonomikoak definitutako politiken ildotik proiektuak eta ekimenak garatzeaz arduratzen direnak.

Laguntza-programen barruan sartzen dira, besteak beste, bizilagunen komunitate baten berokuntza-galdara bat aldatzea, enpresa baten ibilgailu-flota berritzea edo energia-sistema berriztagarriak ezartzea, hala nola, biomasa eta geotermia.

Europako Erkidegoko dirulaguntzak

2014-2020 aldirako, Europar Batasunak Europako Egitura eta Inbertsio Funtsak (EIE funtsak) ezarri zituen. Funts horien helburua da lurralde guztien lehiakortasuna eta konbergentzia sustatzea, eta funtsezko tresna dira Espainiaren garapen-erronka nagusiei aurre egiteko eta Europa 2020 Estrategia aplikatzeko.

EIE funtsak bost funtsez osatuta daude, eta kohesio-politikaren, nekazaritza-politika bateratuaren eta arrantza-politika bateratuaren barruan sailkatzen dira:

  • Eskualde Garapeneko Europako Funtsa (EGEF-FEDER).
  • Europako Gizarte Funtsa (EGF-FSE).
  • Kohesio-funtsa.
  • Nekazaritza eta Landa Garapeneko Europako Funtsa (LGENF-FEADER).
  • Europako Itsas eta Arrantza Funtsa (IAEF-FEMP).

Harremanetarako

Bisitatu

Ibaiondo 8, behea
20400 Tolosa (Gipuzkoa)

Deitu

943 67 06 54